Alkatea auzoetan programa, Belaskoenean
Iradokizunen postontzia hilaren 24ean jarriko dute auzoan. Alkatea urtarrilaren 25ean bertaratuko da.
Alkatea auzoetan programaren hamalaugarren geldialdia Belaskoenea auzoan egingo du Jose Antonio Santano alkateak. Auzotarrek dagoeneko egin ditzakete ekarpenak udalaren webgunean.
Fisikoki ekarpenak egin nahi dutenek urtarrilaren 24era arte itxaron beharko dute, egun horretan jarriko baitute auzoan iradokizunen postontzia, goizeko 11:00etan. Ondoren, udalaren orrialdean irakurri ahalko dira hartutako konpromisoak zeintzuk diren.