'Queen' izena du Inauterietako kartel irabazleak
Kartel lehiaketan parte hartutako gainontzeko 21ak Amaia KZn egongo dira ikusgai, otsailaren 10etik 26era bitartean.
Inauterietako kartel lehiaketa bukatu da eta 21 kartelen artean Juan Diego Ingelmo Benaventeren Queen kartela izan da garailea. Bigarren sailkatua Ruben Lucas Garciaren Zanpantzar izan da. Hurrenez hurren, 600 eta 200 euro irabazi dituzte kartelgileek. Epaimahaia Inauterietan parte hartzen duten konpartsek osatu dute.
Lehiaketara aurkeztutako lanak Amaia KZko erakusketa aretoan jarriko dituzte ikusgai, otsailaren 10etik 26era bitartean. Ateak asteartetik larunbatera bitartean irekiko dituzte, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etk 13:30era arte.