2023/1/18

Osasun Azpiegituren Plan bat eskatu du Osasun Bidasoa Plataformak

Azpiegituren plan bat eskatzeaz gain, Irungo EAJk egindako proposamenaz mintzatu dira ere.

Luis Mariano Irun Lirika Elkartea, hogei urteak betetzeko prest

Programazio zabala ondu dute urteurren berezi hori ospatzeko. Esanguratsuena otsailaren 11ko Ainhoa Artetaren kontzertua izango da.

'Toto' antzezlana Hondarribian ikusteko aukera

Antzerkia euskarara ekarri aurretik hainbat sari jasotakoa da. Asier Hernandez eta Miren Gojenola aktoreak dira komedia honetako protagonistak.

I. Mugarik Gabeko Korrika lasterketa sortu dute ikasle batzuek

Martxoaren 12an izango da lasterketa, Irun eta Hendaia artean. Bildutako dirua Hendaiako Bidasoa Etorkinekin eta Diakite elkarteak babesteko erabiliko dute.

Bigarren eskuko etxebizitzen zerrendetako hurrenkera zozketatuko dute

Otsailaren 10ean Udaletxeko Areto Nagusian egingo dute bigarren eskuko etxebizitzetan izena eman dutenen arteko zozketa. Izen ematea 31ra arte izango da zabalik BAZen.

Iñigo Manrique izango da PP-ren alkate izateko hautagaia

Egun, Irungo Udalean Alderdi Popularraren bozeramailea da Iñigo Manrique.

Aginagaldetarrek Ola sagardotegiko txotx denboraldia irekiko dute

Igande honetan ekingo diote sagarren emariaren 2023ko denboraldiari Ola sagardotegian, 14:00etan. Erreserba egin behar da bertaratzeko.

San Juan plazako irteeretako bat itxita, bihar eta etzi

Goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00etara ezingo da erabili Prudencia Arbide kaleko irteera. Eliza kalekoa erabili beharko da.

'Queen' izena du Inauterietako kartel irabazleak

Kartel lehiaketan parte hartutako gainontzeko 21ak Amaia KZn egongo dira ikusgai, otsailaren 10etik 26era bitartean.

EAJ: "Via Irun 2030 Irunek eta irundarrek behar duten proiektua da"

Jeltzaleek argi utzi dute proiektu hori gauza dadin lanean jarraituko dutela, eta alkateari irundarren eskariak entzuteko eskatu diote.

Gehiago