Iñigo Manrique izango da PP-ren alkate izateko hautagaia
Egun, Irungo Udalean Alderdi Popularraren bozeramailea da Iñigo Manrique.
Alderdi Popularraren (PP) Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak Iñigo Manrique Irungo alkategai aurkeztea erabaki du. Orain udalbatzan PPko bozeramaile eta zinegotzia da.
Gipuzkoako Alderdi Popularreko presidente Muriel Larreak adierazi du Manriqueren lana dela bere hautagaitzaren bermea, “irundarrekiko erakutsitako arduragatik”.