Mugikortasun mahaia, aurrerapen eta erronkei buruz hitz egiteko
Herritarrek iradokizun eta proposamenak luzatu ditzakete asteazkenean gauzatuko den mugikotasun mahaian jorratzeko.

Asteazkenean Udaletxeko Areto Nagusian bilduko da mugikortasun mahaia. Hitzordua 18:00etan izango da. Bertan mugikortasunean eta jasangarritasunean egindako aurrerapenen balorazioa egin eta hurrengo erronken inguruan hausnartuko dute. Saioa hiru zatitan banatuko dute: Lehenik saioaren aurkezpena egingo dute. Ondoren parte hartze tailerra eta azkenik mugikortasun mahaiaren izaera zein den aztertuko dute.
Herritarrek iradokizun eta proposamenak luzatu ditzakete asteazkenean gauzatuko den mugikotasun mahaian jorratzeko. Horretarako udalera mezu bat bidali beharko dute.