Oinaurren hirugarren anbulatorio bat eraikitzea lehenesteko eskaera egingo dute legebiltzarrean EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin-Podemos-IU eta PPk.
Bost urte bete ditu gaur Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. Lortutakoak zerrendatu ditzakete jada, eta borrokan segituko badute ere, gaurkoa ospakizunetarako eguna izan da.
Eskualdean osasunarekin dagoen arazoa aitortzeko eta "kea ez saltzeko" eskatu dio alderdi moreak Irungo EAJri.
Ostegun honetan hasiko da Nazioarteko Turismo Azoka (FITUR). Beste urte batez, Hondarribia bertan izango da.
Trafiko Mozketen Kanpainak aurrera darrai. Hiritarren aldarrikapena bera da: Juan Thalamas Labandibar kalean ibilgailuen abiadura muga orduko 30 kilometrora murriztea.
Etzi hasiko da ozeanoen egoera ardatz duen jaialdia. Guztira 26 ikus-entzunezko piezaz disfrutatzeko aukera izango da, Amaia KZn.
Aurten landuko duten gaia 'energia irisgarria eta ez kutsagarria' da; Nazio Batuek garapen jasangarrirako finkatuta dituzten helburuetatik zazpigarrena.
Hondarribiko kirol taldeak lanean jarraitzen dute. Asteburu honetan oro har fin aritu dira hondarribiarrak.
Hilaren 31 bitartean Artalekura eta Azken Portura matrikulatzen direnek ez dute matrikularen kontzeptua ordaindu beharko.
Antolatzaileek bi gai proposatu dituzte, bat gazteentzako eta bestea helduentzako. Lanak otsailaren 8a arte bidal daitezke.
Urtarrilaren 31an itxiko da desfilean parte hartzeko izen ematea. Desfilea otsailaren 19an izango da.