Kiroldegietara abonatzeko kanpaina hilaren 31ra luzatu dute
Hilaren 31 bitartean Artalekura eta Azken Portura matrikulatzen direnek ez dute matrikularen kontzeptua ordaindu beharko.
Artaleku eta Azken Portu kiroldegietara matrikula ordaindu gabe abonatzeko eskaintza berezia hilaren 31ra arte luzatuko dela jakinarazi du Irungo Udalak. Hortaz, bazkide berriek ez dute matrikularen kontzeptua ordaindu beharko.
Eskaintza horri esker, matrikulari dagozkion 43,16 euro aurreztuko dituzte abonatu berriek, baldin eta aita edo ama dagoeneko bazkide badira. Helduen tarifa hautatzen dutenek, berriz, 77,65 euro aurreztuko dituzte.
Abonuen altak udalaren webguneko egoitza elektronikoaren bidez izapidetu behar dira. Horretarako, beharrezkoa da Irun Txartela (B@KQ) edukitzea. Txartelaren titularrak bere alta egin ahal izango du, bai eta ordezkaritza eman diotenena ere. Horrez gain, bi kiroldegietako harreretan ere egin ahalko dira altak, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 12:30era, 16:00etatik 20:00etara.
Udalak azaldu du, abonatu izatearen abantailen artean daudela lehentasunezko izen-ematea eta ikasturte bukaerara bitarteko plazen erreserba ikastaroetan, prezio murriztuak ikastaroetan eta fisioterapia zerbitzuan, lehen kontsultaren doakotasuna nutrizio zerbitzuan edota astean ordubete doan frontoian, trinketean eta squashean.