Irungo zazpi ikastetxek bat egingo dute Eskola Agenda 2030ekin
Aurten landuko duten gaia 'energia irisgarria eta ez kutsagarria' da; Nazio Batuek garapen jasangarrirako finkatuta dituzten helburuetatik zazpigarrena.
Ikasturtea hastearekin batera abiatu zen Eskola Agenda 2030. Aurten Irungo zazpi eskola atxikitu dira ekimenera, eta horietan guztietan, energia irisgarria eta ez kutsagarria gaia lantzen ari dira.
Urtarriletik martxora egingo dute hori. Lehenik, energiaren jatorria eta energia motak zein diren ikasiko dute, eta bigarrenik, hiriaren diagnostiko energetikoa osatuko dute: iturri berriztagarriak zenbat diren, non dauden, zer egiten duten…; energia kontsumoa murrizteko ze aukera dauden; mugikortasuna irunen nolakoa den, zein aukera dauden… Diagnostikoaren bidez puntu sentiberak identifikatu eta hobetzeko proposamenak egingo dituzte, aurrerago alkateari eta gainontzeko udal ordezkariei helaraziko dizkietenak. Prozesuan zehar, ikasleak, landutako gaiak barneratzen eta norbanakoak har ditzakeen erabakietan ardura eta konpromisoa hartzen ahaleginduko dira.
Eskola Agenda 2030en helburua ikasleen artean jasangarritasun ohiturak sustatzea eta hiriaren egoera zein den aztertzea da. Nazio Batuek garapen jasangarrirako finkatuta dituzten helburuak dira ekimenaren abiapuntua. Helburu horien artean kokatzen da aurten landuko duten energia irisgarri eta ez kutsagarria (zazpigarren helburua da).
Guztira 17 helburu dira: