Inauterietako desfilearen prestaketa lanak egiten ari dira
Urtarrilaren 31an itxiko da desfilean parte hartzeko izen ematea. Desfilea otsailaren 19an izango da.
Hilabete eskas geratzen da inauterietarako eta dagoeneko prestaketa lanak egiten ari dira.
Inauterietako desfilean parte hartzeko izen ematea zabalik dagoela iragarri du udalak, eta parte hartu nahi duen orok hilaren 31ra arte izango du astia. Hondarribiko Udal Erregistro elektronikoan izen emate orria eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dira horretarako.
Desfilea otsailaren 19an izango da eta urtero bezala A, B, C eta D taldeak egongo dira: A taldea, pertsona bakarrekoa; B taldea, bi edo bost lagunekoak; C taldea, sei eta hamabost bitartekoak; eta D taldea, hamabostetik gorakoak. Azken honetan, Hondarribikoak eta ez Hondarribikoak bereiztuko dira.