Bi gai Asun Casasola Ipuin Lehiaketan, bat maila bakoitzeko
Antolatzaileek bi gai proposatu dituzte, bat gazteentzako eta bestea helduentzako. Lanak otsailaren 8a arte bidal daitezke.
Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren VIII. ekitaldia martxan da, eta aurten, berrikuntza gisa, bi gai proposatu dituzte, maila bakoitzeko bat. Helduek, 2005etik aurrera jaiotakoek, ‘Indarkeria matxista haurren begiradatik irudikatzeko ariketa’ gaia izango dute hizpide; eta gazteek, aldiz, 2006 eta 2012 urteen artean jaiotakoek, ‘Mutilek edo gizonek indarkeria matxistaren aurrean zer egin behar dute’ gaiaren inguruan hausnartu beharko dute. Otsailaren 8a arte bidali ahal izango dira lanak.
Elkartetik jendea animatu nahi dute lehiaketan parte hartzera eta norberak bere idazkia partekatzera. Urte hauetan indarkeriaren aurkako ahotsak bildu dituztela jakinarazi dute, eta elkartearentzat ariketa horiek “altxorra” direla gaineratu dute, batez ere, hezkuntza eragileak eskatuta. Oraingoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak lagunduta jasotako ipuinak irakurri daitezke, emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzeko helburua lortzeko.
Hona hemen lehiaketan parte hartzeko oinarriak.