Donostiako Aireportuak datu onak bildu ditu 2022an

2019arekin alderatuz %19,7 hazi zen bidaiarien kopurua. Guztira 383.584 bidaiari jaso zituen aireportuak 2022an.

Hondarribian hegazkina aireratzeko prestatzen.

2022an datu onak besterik ez ditu bildu Hondarribian kokaturik dagoen Donostiako aireportuak. Hilabetez hilabete 2019. urtearekin konparaketa egin du Aenak. Gainontzeko hilabeteetan bezala, abenduan ere, goraka egin du bidaiari kopuruak; urteko azken hileko kasuan 32.224 bidaiari igaro dira Hondarribitik. %53,8eko gorakada suposatzen du horrek.

Urte osoko datuei erreparatuz gero, %19,7koa da bidaiarien kopuruaren hazkundea 2019 urteaekin alderatuta. Guztira 383.584 bidaiari jaso zituen aireportuak 2022an.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.