Txapelketa arrakastatsua izan zen squash zaleena asteburukoa
Parte hartze kopurua Irunen squasha indartzen ari denaren seinalea izan zen, kluba hamar urte betetzen ari den honetan.
Pasa den larunbatean Urte Berriko Txapelketa Herrikoia egin zuten Artaleku kiroldegian, Lur Alai Squash taldeak antolatuta. Kluba hamargarren urteurrena ospatzen hasi da denboraldi honetan, eta egiten ari diren bide horretan gaztetxo eta emakumeen parte hartzea sustatzeko dei berezia egin dute.
Guztira 34 jokalari aritu ziren txapelketan, hiru kategoriatan: gizonezkoen taula, nesken taula eta junior taula. Hamasei gizonezko aritu ziren beraien dagokien kategoria, zortzi emakume beraien taulan eta 10 gaztetxoenean. Arrakasta da klubak asteburukoa definitzeko erabilitako hitza.
Pozik dira ere gero eta urrutiagotik bertaratzen direlako squash jokalariak. Esaterako, oraingoan hiru jokalari gasteiztarrak ziren eta bi palentziarrak. “Giro ezin hobea sortzen da eta hori da gure klub txiki honen oinarriko zutabea”.
Honako hauek izan dira irabazleak:
Gizonezkoen taula:
1- Xabier Azaldegi.
2- Iñaki Garcia.
Emakumezkoen taula:
1- Enara Val.
2- Lorea Ugarte.
Junior taula:
1- Unax Mariezkurrena.
2- Abel Elizalde.