Beethovenen piezak joko ditu igandean Daniel Ligorio pianistak
Bueltan da 'Ricardo Requejo ganbera musikaren zikloa' Amaia KZ-ra. Daniel Ligorio piano-jotzaile entzutetsuak hasiko du denboraldi berria, 19:00etan.
Daniel Ligorio erreferentziazko piano jolea Amaia KZ-tako oholtzara igoko da igande honetan, Ricardo Requejo ganbera musikaren ziklo berri bat estreinatuz.
Beethovenen piezak joko ditu Ligoriok, hala nola, Ilargi zuriaren sonata, Ekaitza edo L’aurore, eta hitzordua 19.00etan hasiko da eta sarrerak bost euroan eros daitezke ohiko bideetan.
Ganbera musikako zenbait taldetako pianista da Ligorio eta sari asko irabazitakoa, bai Europan eta bai Amerikan. Sari nabarmenenak Espainiako Gazte Musikalean irabazitakoa, Yamaha fundazioarena edota Kendall Taylor Beethoven Piano Prize.
Orain Naxos diskoetxearekin dabil lanean Ameriketako trioen grabaketa bat prestatzen, baita kontzertu bira bat ere, Manuel de Falla konpositorearen pianorako integralaren azken grabaketa sustatzeko.