Txingudi Eskubaloiako talde egokitua Barakaldon arituko da

Eskubaloi klubeko talde egokituak hitzordua du larunbatean, Barakaldoko Lehen Eskubaloi Egokituaren Topaketan hartuko baitute parte.

Larunbatean, hilak 7, Txingudi Eskubaloia klubeko talde egokituak Barakaldoko Lehen Eskubaloi Egokituaren Topaketan hartuko du parte. Hitzordua Barakaldoko Lasesarre kiroldegian izango da, 10:00etatik 14:00etara. Irundarrez gain, beste bi talde arituko dira larunbateko topaketan: antolatzaile den Barakaldo eta Valladolideko Inclusport.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.