Bukatu dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak
Bi emanaldi eskainiko dituzte hilaren 22an Amaia KZn, lehenengorako sarrera gutxi batzuk geratzen badira ere, bigarrengorako agortu egin dira.
Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna taularatuko dute urtarrilaren 22an Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Sarrerak ziztu bizian saldu dira, eta 15:30etako emanaldirako sarrera gutxi batzuk geratzen badira ere, 18:00etakorako agortu egin dira.
Pailazo taldeak 35 urte beteko ditu aurten eta ospatzeko jai erraldoia egingo dute Euskal Herrian zehar, baita Irunen ere. Asko abestu eta dantzatuko dute, ibilbide luze honetan egin bezala eta parte hartzeko aukera izango da ere. Tarta erraldoi bat eramango dutela aurreratu dute ere. “Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea!”.