Erregeek eta haien postariak Hondarribia gurutzatuko dute
Postaria, urtarrilaren 4ean, Mendelutik irtengo da 18:00etan. Hurrengo egunean, Erregeen desfilea, 17:45etan abiatuko da leku beretik. Ikus ordutegi eta ibilbide osoa.
Urtero bezala Erregeak zein postaria helduko dira herrira txikienen ilusioa piztera. Postaria bihar helduko da (urtarrilak 4), Erregeak, berriz, itsasontziz helduko dira ostegunean (urtarrilak 5). 16 urte azpikoek dokumentu orri bat sinatuta eraman beharko dute desfileetan parte hartu nahi badute.
Ordutegia honakoa izango da:
Postaria
Mozorroak hartzeko hitzordua 16:30ean izango da Jostaldi pilotalekuan. Ondoren, desfilea 18:00etan hasiko da Mendelu auzoan (Betherram). Handik Amutera joango dira eta bertan geldialdia egingo dute. Jarraian Kostatik Txiplauko biribilgunera helduko dira eta Kale Nagusia San Nikolas atetik igaroko dute. Juan Labordatik Jabier Ugarte kalera eta handik San Kristobalgo biribilgunera. Azkenik San Pedro kalea gurutzatuko dute, Zuloaga kaletik itzuli eta San Kristobalgo biribilgunean amaituko da.
Erregeen desfilea
Mozorroak hartzeko hitzordua 16:00etan izango da Jostaldi pilotalekuan. Ondoren 17:45ean Mendelu auzotik abiatuko da eta 18:15ean Amuten izango dira. 19:15-19:30 aldera Erregeak Kai Zaharrera helduko dira itsasontziz eta desfileko kideak bertan izango dira zain. Lurreratutakoan Arrantzaleen Hermandadera helduko dira eta bertako lehioetatik haurrak agurtuko dituzte. Hitz batzuk esan ondoren Matxin Arzu kaletik San Pedro kalea gurutzatu eta hurrengo ibilbidea egingo dute: Bernart Etxepare, San Kristobal biribilgunea, Hiru Bide, Harresilanda, Damarri eta Gernikako Arbola plaza. Jaiotza Gernikako Arbolan dago kokaturik. Bertan, gurtza egingo dute. Ondoren, Santa Maria atetik Kale Nagusia igoko dute eta 20:45ak aldera Arma Plazara helduko dira. Jarraian San Gabriel egoitza bisitatuko dute.