Ez AHT planak, ez LGV/GPSO planak ez dituzte aurreikusi Irun eta Hendaia arteko lotura egitea. Baiona, Bordele eta Irungo alkateek trenbide alternatiba bat proposatu dute.
Artia auzoko Julio Caro Baroja plazako 3. zenbakian ireki zuten joan den astean hiriko bigarren Gaztelekua. Gazteei beraien lekua eskaintzea du xede.
Urtarrilaren 9an hasiko dituzte lanak, eta dagoeneko Foru eta Legia karrikak oinezkoentzat dira soilik, kale altzariak falta zaizkie lanekin amaitzeko.
Elkarteak ikusgarritasuna ematen dio EAEko zenbait hirietako turismo eskaintzari, eta Bidasoa bizirikek bat egiten du proiektu honekin.
Postaria, urtarrilaren 4ean, Mendelutik irtengo da 18:00etan. Hurrengo egunean, Erregeen desfilea, 17:45etan abiatuko da leku beretik. Ikus ordutegi eta ibilbide osoa.
Otsailaren 12ko eguna prestatzen hasiko dira Eraiki Dantza Taldeko kideak. Horretarako, bilera bat egingo dute igandean, 12:00etan, Behobiako Auzo Elkartean.