Destinos Euskadiren presidente izendatu dute Miguel Angel Paez
Elkarteak ikusgarritasuna ematen dio EAEko zenbait hirietako turismo eskaintzari, eta Bidasoa bizirikek bat egiten du proiektu honekin.
Destinos Euskadi elkartearen lehendakaria Bidasoa Bizirikeko presidente, Miguel Angel Paez izango da aurrerantzean. Elkarte hori Bilbo, Donostia, Gasteiz, Zarautz, Irun eta Hondarribiko turismo zerbitzuek osatzen dute.
Zuzendaritza batzordean Paez gain, Donostia Turismoko Isabel Aguirrezabala idazkari gisa arituko da, Esther Bilbao, Ekintza Epelekoa diruzain gisa eta Gasteizko eta Zarauzko ordezkari gisa Javier Estebaranz, Gasteizko Kongresu eta Turismo Zerbitzuko kidea, eta Xabier Txurruka, Zarauzko alkatea.
Proiektu honek Irun eta Hondarribiaren eskaintza ikusgarriagoa izateko balio duela adierazi zuen kargua hartzerakoan Paezek, eta eskaintza bateratu baten alde lanean jarraituko zutela berretsi zuen, “lurralde bakoitzeko erakargarritasunei balioa emanez”.