Berrotaran karrikako lanak hasiko dituzte astelehenean
Urtarrilaren 9an hasiko dituzte lanak, eta dagoeneko Foru eta Legia karrikak oinezkoentzat dira soilik, kale altzariak falta zaizkie lanekin amaitzeko.
Uztailean hasi zituzten Karrika Nagusiaren inguruko beste karrikak berritzeko lanak, eta gaur Berrotaran karrikakoekin hasi direla datorren urtarrilaren 9an jakinarazi du udalak.
Dagoeneko Legia eta Foruen karrikak oinezkoentzat soilik dira, eta landareak, bankuak eta bestelako altzariak falta dira jartzea soilik. Horrez gain, Jenaro Etxeandia plazan dagoen komun publikoa lekualdatu egingo dute Foru karrikara.
Makinak sartuko dira hurrengo astelehenean eta ibilgailuek ezingo dute pasa bitartean. Murrizketa horrek norabide aldaketa ekarriko du autoentzat, eta Artaleku edo Luis Mariano kaleetara doazen ibilgailuen Francisco de Gainza karrikatik sartu beharko dute, Beraketa karrikan ezkerretara jo, eta Iparralde etorbidean pasa ondoren, Joaquin Gamon kalean sartu eta Colon ibilbidea zeharkatu beharko dute.
Oroitu behar da Otegi Gaztañaga SL enpresa dela lanak egiten ari den enpresa 1.489.378,56 eurogatik eta hamabi hilabeteko epea dutela lan guztiak amaitzeko.