Trafiko aldaketak, Olentzeroren etorrera dela eta
Erdiguneko hainbat kale eta igarobideetan aldaketak egingo dituzte gaur arratsaldean. Irunbuseko lineek ere ibilbideak moldatuko dituzte.
Gaur, ostirala, arratsaldean heldu da Olentzero Irungo kaleetara. Hori dela eta, Irungo Udalak aldaketak eragingo ditu 16:5oetik aurrera. Desfileak Hondarribia kalea, Kolon pasealekua, Gipuzkoa hiribidea eta Berrotaran kalea gurutzatuko ditu, eta beraz itxi egingo dituzte ibilgailuentzat.
Geltoki kalea irekita egongo da, baina Anaka kaletik sartu eta irten ahalko da bakarrik. Desfilea igaro bitartean, Beraketa kalearen noranzkoa aldatu eta trafikoa Ipar Euskal Herria hiribidetik bideratuko dute ere.
Hortaz gain, erdigunera sartu nahi duten ibilgailuek Luis Mariano eta Joakin Gamon zein Aldapeta kaleetatik egin beharko dute. Desfilean zehar hauen noranzkoa aldatuko dute ere. Aipatutako kale eta hiribideak 18:15etik aurrera irekiko dituzte, Olentzerok aurrera egin ahala.
Aldaketak Irunbusen
Irunbusen lineek ibilbide hauek egingo dituzte gaur arratsaldean zehar:
- L1, Zaisa-Ospitalea: Ospitalera bidean, 16:30etik 18:30era Fermin Kalbetonera iritsi, bertatik Nafarroa hiribidetik saihebidera abiatu eta Mendeluko biribilgunetik Ospitalera igoko da. Zaisara bidean, 16:30etik 18:30era Aldabe mendiraino ohiko bidea egingo du; ondoren saihesbidetik Fermin Kalbetonera heldu eta Nafarroa hiribidetik ohiko ibilbidea egingo du Behobiara.
- L2, San Juan-Bentak-Txingudi: 17:00etatik 18:40era Fermin Kalbetoneko geralekua Elizatxo 11ra aldatuko dute.
- L3, San Juan-Artia: Ohiko ibilbidea egingo du.
- L4, San Juan-Antzaran-Olaberria: 16:45etik 18:15era Fermin Kalbetoneko geralekua Elizatxo 10era mugituko dute, baina erdigunean, Antzaranen eta San Migelen ez da geldituko.
Gaur irekiko dute Artaleku kalea
Hainbat egokitze lan egin ondoren, gaur irekiko dute berriro Artaleku kalea. Ondorioz, bertatik Gipuzkoa hiribidera heldu nahiz Artalekuko aparkalekura iritsi ahalko dira ibilgailuak berriro ere.