Irunen ere Lehen Arretaren egoera salatu dute
Atzo eguerdian hamarnaka lagun elkartu ziren "Gure osasunagatik SOS Bidasoa. Handitu, berritu, hobetu" eta "Lehen Arreta, Erreta" leloen pean.
Osasun Bidasoa plataformak deituta, arrakastatsua izan zen oso atzo eguerdian Osakidetzako Lehen Arreta zerbitzuaren egoera salatzeko Irungo erdiguneko anbulatorioan egin zuten elkarretaratzea. Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan egin zen deialdia, eta Irungo zentroko hamarnaka langile nahiz erabiltzailek Gure osasunagatik SOS Bidasoa. Handitu, berritu, hobetu eta Lehen Arreta, Erreta leloen pean egin zuten protesta.
Hona hemen atzo eguerdiko irudi bat: