Iratxe Airesek irabazi du Arte Digitaleko mugaz gaindiko lehiaketa
"Ilunsentia San Martzialen" artelana aurkeztu zuen irundarrak, eta 500 euroko saria jaso du. Lau lagunek hartu dute parte lehen edizioan.
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Arte Digitaleko Mugaz Gaindiko I. Lehiaketa antolatu du azken asteotan, eta lehen edizioaren irabazle izendatu dute Iratxe Aires Rocha irundarra. Saria banatu diote Juan Luis Silanes, Migel Angel Paez eta Itziar Aizpuru hiru udalerritako ordezkariek. “Ilunsentia San Martzialen” artelana aurkeztu du Airesek, eta 500 euroko saria jaso du.
Lehen lehiaketa honen gaitegia “Mugaz gaindiko paisaia bereziak” izan denez, parte hartzaileek Irun, Hondarribi eta Hendaia arteko inguruak irudikatu dituzte. Aurten, lau lagunek hartu dute parte, eta epaimahaia Telmo Basterretxeak (Hondarribia), Nina Garciak (Hendaia) eta Jaime de los Riosek (Irun) osatu dute.