Familiei 'Erosi eta Ikasi' diru laguntzak iristen ari zaizkie
Iazkoak baina handiagoak, orotara 176.674,14 euro banatuko dizkiete Irungo 1.579 familiari.
Hezkuntza Arloak jakinarazi duenaren arabera, “Erosi eta Ikasi” programak eskaintzen dituen diru laguntzak eskatu zituzten familiei horiek iristen ari zaizkie honezkero. Bi helburu dituzte aipatutako diru laguntzek: batetik, familiei ikasteko materiala erosteko laguntzak eskaintzea; eta bestetik, saltoki txikietan erosketak egitea sustatzea.
Udalak orotara 1.579 familiari lagunduko die, 176.674,14 euroren truke. Adierazi duten eran, aurtengoak zenbateko handiagoak izango dira. Izan ere, diru laguntzak ematerako garaian errentaren araberako hiru tarte bereizi dira: deialdian parte hartu ezin izan duten familiak, laguntza osoaren erdia bakarrik jaso zezaketena, eta laguntza osoa jasotzeko aukera izan dutenak. Horrela, iazko laguntzekin alderatuta, tarte bakoitzeko diru laguntzen zenbatekoa 25 euro gehiagokoa izan da.