Errezitaldi literarioa, bost luma eta pintzel batekin

Hondarribiko Udal Liburutegiak udalaren laguntzarekin antolaturiko errezitaldi literarioa da. Jokin Mitxelena, Aritz Galarraga eta Hondarribiko hainbat idazle izango dira bertan.

Hondarribiko Udal Liburutegiak, udalaren laguntzarekin, errezitaldi literarioa antolatu du abenduaren 29rako (osteguna da). Jokin Mitxelena ilustratzaileak zuzenean marraztuko du Hondarribiko hainbat idazlek (Ainara Elizondo, Bakarne Atxukarro, Jesus Mari Mendizabal, Lander Berges eta Mikel Arruabarrena) Txanogorritxoren inguruko testuak irakurtzen dituzten bitartean. Aritz Galarraga idazle eta kritikari hondarribiarra arituko da aurkezle lanetan.
Hitzordua Hondarribiko Kultur Etxean izango da, 19:00etan. 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.