San Telmo gazteluaren ateak bihar zabalduko dira
Bisita gidatuak asteartetik igandera izango dira eta horietan parte hartzeko udalaren webgunean izena eman beharko dute interesdunek.
Azaroaren amaieran iragarri bezala, San Telmo gaztelua herritarrek ezagutu ahal izateko bisita gidatuak eskainiko ditu udalak Arma Plazaren eskutik. Bihar hasiko dira bisitak eta parte hartzeko udalaren webgunean izena eman beharko dute interesdunek.
12 pertsonentzako taldeak izango dira, bisitak euskaraz eta gazteleraz eskainiko dira eta ordubete iraungo dute. Asteartetik larunbatera hiru bisita izango dira: 11:00etan, 12:30ean eta 16:00etan. Igandetan, berriz, bi izango dira: 11:00etan eta 12:30ean. Astelehenetan atsedena.