Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Kabigorri Ateneoko bertso saioen argia betirako itzali da

Bertso Gauen azken saioa hilaren 1ean egin zen. 2013tik Irunabarrek erakutsi du beste era batera jardun daitekeela, eta beste herriak egitasmo horren espiritua duen formatuak antolatzera animatu dituzte.

Kabigorrin egin zen azken bertso saioko irudi bat, hilaren 1ekoa. Irunabar
Mikel Del Val Garcia
Irun
2022/12/16

Bederatzi urte, 61 saio, etxeko hamalau bertsolari, kanpoko 57, 26 gai jartzaile eta eskualdeko 24 bertso jartzaile pasa ondoren, Irunabarrek Kabigorri Ateneoan antolatzen zituen bertso saioek agur esan zuten betirako hilaren 1ean, bertso eskolako zortzi bertsolarirekin. Bukatu dira Bertso Gauak.

Proiektu horrek 2013an ikusi zuen argia, eta Irunabar Bertsoaren Bilguneko kide den Egoitz Zelaiak argi plazaratu ditu bertso saio horiek sortzeko arrazoiak eta egitasmo horren helburuak: «Bertsolaritza ohiko plazetatik ateratzeko ahalegina izan zen. Gure artean sortzen ziren dinamikak aurrera eramateko gune bat ere eman digu Kabigorrik; eta proiektu honen espiritua izan da bertsolari guztiei beren espazioa ematea, plazetan aukera handirik ez zuten bertsolariei plaza bat eskaintzea, eta gauzak beste era batera egitea».

Bertso saioak hilabetean behin egiten zituzten, hileko lehen ostegunean. Zelaiak azaldu du bertsolariak eta gai jartzaileak musu-truk aritzen zirela, eta trukean, Kabigorrik afaria ematen ziela. Egitasmoa abiatu zutenean, eskualdea «bertsozalea dela» bazekitela onartu du Irunabarreko kideak, hortaz, proposatutako bertso saioen formatua «erakargarria» izan zitekeenaren uste osoarekin jarri ziren martxan. Dena den, «espektatibak gainditu» zituztela aitortu du Zelaiak, eta hortik aurrera handitzen joan zirela esan du: «Esan genuen lehen saiorako hamabost pertsona elkartzeko gai baginen kontent egongo ginela, baina gure sorpresarako, espektatiba horiek gainditu genituen, eta 40 pertsona inguru elkartu ginen. Hortik aurrera, in crescendo joan zen formatua, eta jarraitu izan bagenu, jendeak erantzungo luke. Urte hauetan jendeak izan duen erantzuna ederra izan da».

Bederatzi urte horietan Kabigorrik bertsotan aritzeko agertoki bat eskaini du, horrek dakartzan onura guztiekin. Euskararentzat agertoki bat ere izan dela baietsi du Irunabarreko kideak eta urte horietan guztietan oholtzatik igaro diren bertsolari guztiak eskertu nahi izan ditu: «Kabigorri sorkuntza gune bat izan da tartea hartu nahi izan duen guztiarentzat. Gure proiektua gauzatzen lagundu digute, baldintza goxoetan. Euskararentzat agertoki bat ere izan da, euskara hutsean eta euskaratik pentsatutako egitasmo bat izan baita. Gure bertso eskolako kideei ere plazaratzeko aukera bat eman die, mimoz tratatutako gune batean, baina kanpotik etorri diren bertsolari guztiei eskerrak eman behar zaizkie, orain elitean dabiltzan batzuk urtetik urtera musu-truk etorri baitira. Horrek garrantzia eman dio proiektuari».

Irunabarrek eta Kabigorrik beste era bateko proiektuak gauza daitezkeela erakutsi dute, eta beste herri batzuek egitasmo horren «oinordekotza» hartzea gustatuko litzaieke antolatzaileei, espiritu berarekin»: «Guk bide bat erakutsi eta posible dela argi utzi dugu, etekina ematen baitu». Errenteria-Oreretak lekukoa hartu zien irundarrei, zenbait urte baitira Xenpelar Bertso Eskolak Arkahitzak antolatzen dituela.

Agurraren zergatiak
Bederatzi urteetan arrakasta izan duen proiektua izan arren, bere argia betirako itzali zen hilaren 1ean. Azken saioan bertso eskolako zortzi bertsolarik hartu zuten parte, eta urte guztietan jorratu zituzten gaiak berreskuratu eta moldatu zituztela azaldu du Zelaiak. «Azken bertso saioa oso ondo joan zen, 50 lagun inguru bildu ginen Kabigorrin, eta remember moduko bat egin genuen», jakinarazi du Irunabarreko kideak.

Agurren zergatiei dagokionez, «pandemiak erruaren zati handi bat» izan duela aitortu du Zelaiak: «Pandemia ondoren ikusi nuen berreskuratzeko genituen plaza horiek berrartzeko lan izugarria egin behar nuela. Gogorik gabe sentitzen nuen neure burua. Bertso eskolan egoera hori planteatu genuen, eta beste mira batzuekin geundela ohartu ginen, beste gauza batzuk egiteko gogoz». Horrez gain, beste detaile bat ere badela iragarri du bertsozaleak: «Kabigorrin lehen genituen laguntzaile batzuk jada ez dira hor, aldaketak izan dira. Lehen genituen konplizitateak berriro sortu behar genituen, eta dena zerotik hastea zela iruditzen zitzaigun».

Kabigorrirekin batera eraiki zuten formatua bukatu arren, esku artean proiektuak dituztela aurreratu du Zelaiak, baina horien berri aurrerago emango dutela nabarmendu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.