Garbiketa zerbitzuaren negoziazioan aurre-akordio batera heldu dira
Hondarribiko Udaleko, ISS enpresako eta garbiketa zerbitzuko ordezkariak Donostiako Lan Ordezkaritzan bildu dira gaur goizean.
Hondarribiko Udaleko, ISS enpresako eta garbiketa zerbitzuko ordezkariak Donostiako Lan Ordezkaritzan bildu dira gaur goizean garbiketa zerbitzuaren negoziazioan aurrera egiten saiatzeko, bai eta lortu ere. Udalak prestaturiko proposamen bat oinarri hartuz aurre-akordio batera heldu dira. Udaletik azaldu dutenez, aurre-akordio horrek udal eraikinetako grebari amaiera emateko eta zerbitzuaren hitzarmena berritzeko balioko du eta “pozik” agertu da lorturikoarekin.
Hurrengo astelehenean, hilaren 19an, langileek asanblada izango dute eta bertan aurre akordioa aztertu eta bozkatu beharko dute.
Talaia Eskolako Familia Elkarteak “poz eta emozio handiz” hartu du berria eta eskari berezia egin diete garbitzaileen ordezkari den ELA Sindikatuari eta langileei: “Denok aspaldian zain egon garen egoera baten aurrean gaude, saia gaitezen egoera hau amaitzen.”