'Familia sarekada' antzezlanak Hondarribian lurrartuko du igandean
Familian ondo pasatzeko komedia da. Antzezleak Nerea Gorriti, Mikel Laskurain, Ainhoa Aierbe, Xanti Korkostegi izango dira, Aitziber Garmendiaren lankidetza bereziarekin.
‘Familia sarekada’ komedia antzezlanak Hondarribian lurrartuko du igandean. Nerea Gorriti, Mikel Laskurain, Ainhoa Aierbe, Xanti Korkostegi izango dira, Aitziber Garmendiaren lankidetza bereziarekin, Itsas Etxea Auditoriumean egingo den antzezlanean parte hartuko duten antzezleak. Euskaraz izango da.
Sinopsia:
Informatika Delituen Unitateak sarekada bat gauzatuko du familia baten etxean, familiako kide batek etxe-porno sare bat darabilen susmoa dutelako. Familiako kide bakoitzari galdeketak egingo dizkiete. Amaieran euren artean erabat deskonektatuta bizi direlaz ohartuko dira.
Hitzordua, igandean (hilak 17), Itsas Etxean 20:00etan. Sarrerak 8 euroan (18 urtetik beherakoen sarrera 4 euroan) eskura daitezke udalaren webgunean, kutxabank atarian eta Arma Plaza Fundazioan.