Ekialdebuseko hainbat lineatan aldaketak egingo dituzte
Aldaketak maiztasunean, eta ordutegietan izango dira, besteak beste. Datorren asteazkenean, hilak 21, sartuko dira indarrean.
Zerbitzu “eraginkor eta zuzenagoa” ematearren hainbat Ekialdebuseko zenbait lineetan aldaketa izango direla helarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak, horiek hilaren 21etik aurrera sartuko dira indarrean. Egokitzapenak Bidasoko zenbait autobus lineetan ez ezik, eta Oarsoko lineatan ere gauzatuko dira. Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko diputatuak azaldu duenez aldaketak erabiltzaileen eskarien isla dira “haiek dira beren funtzionamendua hobekien ezagutzen dituztenak”.
- E21 linean geldialdi bat gehituko da: Jaizubiakoa. Era honetan astean zehar bai eta asteburuetan ere, Bidasoko ospitalearekin konexioa izango du E21 lineak. Gainontzean ibilbide bera izango du.
- E20 eta E26 lineak 18:00etatik aurrera bat egingo dute, eta asteburuetan gertatzen den bezala E27. Rafaela Romerok azaldu duenez, aldaketa honen helburua “aurrerago Bidasoaldea eta Donostiako ospitaleen arteko lotura bat” planteatzea da.
- E04, E23, E24 eta E28 lineek, berriz, aldaketa sakonagoak jasango dituzte. Linea zirkularrak izango dira eta ez dira Donostia erdialdetik pasako. Satrustegi hiribidean noranzkoa aldatuko dute eta Zumalakarregi hiribidetik itzuliko dira.
- E08 linearen ordutegiak aldatu egingo dira datorren asteazkenetik. Autobusak orduro aterako dira eta ez 50 minuturo.