Bihar zabalduko da Eguberrietako merkatari eta artisauen azoka
Arrantzale auzoan, astebetez, zortzi egurrezko kaxota ezarriko dituzte herriko merkatarien produktuak ezagutu eta erosteko.
Bihar hasiko da merkatarien Eguberrietako azoka. Arrantzale auzoan zortzi egurrezko kaxota ezarriko dituzte, eta horietan Hondarribiko hamabost merkatari eta artisau egongo dira. Postuetan, baina, aldaketak izango dira astean zehar. Hona hemen merkatuko ordutegi eta esleipenak:
16, 17 eta 18an:
Axalian Tailer Kreatiboa, moda apaingarri eta beste hainbat produkturekin; Xera Estetika, produktu estetikoekin; AG Caligrafia, eskulan eta laminekin; Banaka, zeramikako produktuekin; Canela arropa denda; Maialen Canpaña haurrentzako arroparekin; Judas Arrieta, kamixetak, koadroak, marrazkiak, panpinak…; Made with lof paperezko lore, ponpoi eta girlandekin; Rezola joyeros, bitxi eta apaingarriekin; Mari Jose Sagarzazu terapeuta emozionala; eta Ilaia Apaindegia, apaindegiko produktuekin.
19, 20, 21, 22 eta 23an:
Made with lof, paperezko lore, ponpoi eta girlandekin; Rezola Joyeros, bitxi eta apaingarriekin; Mari Jose Sagarzazu, terapeuta emozionala; Eva Montoto, kristalekin egindako koadroekin; Axalia Tailer Kreatiboa, moda apaingarri eta beste hainbat produkturekin; AG Caligrafia, eskulan eta laminekin; Enara Roteta, bitxi eta apaingarriekin; Julia Lasa agenda, koadro eta ilustrazioekin; Maialen Campaña, haurrentzako arroparekin; Marina Vallet de Montaño (Belitz), zianotipiarekin egindako laminak.
Bihar arratsaldeko 17:00etan zabalduko da merkatua, itxiera, berriz, 20:00etan izango da. Gainontzeko egunetako ordutegia goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara izango da. Zenbait dendari goizez edo arratsaldez soilik egongo dira.