Txingudi Zaisako taldeek gogor ekingo diete asteburu jardunaldiei
Txingudi Uribealdeak Gernika Arratia izango du aurkari; 16 azpikoek Eibar; 14 azpikoek Iruñeko La Unica eta Gasteizko Gaztedi; eta Txingudi Touchek Rioja RC.
Asteburu honetako jardunaldien berri eman du Txingudi Zaisa Errugbi taldeak. 14, 16 eta 18 urtez azpiko taldeek lehiatuko dute oraingoan.
Txingudi Uribealdeak larunbat honetan dauka hitzordua Plentziako Ardanzas zelaian, 11:15ean, Gernika Arratiaren kontra. Sailkapeneko bigarren postura igotzeko aukera izango da etxekoena eta gaur gaurkoz bizkaitarrak dira beltz-txurien gainetik daudenak hiru puntuko aldearekin.
Bestetik, 14 eta 16 azpikoak Plaiaundiko zelaian elkartuko dira. Eibar izango da 16 urtez azpikoen aurkaria, 10:30ean. Sailkapenean azkenak dira 7 puntuekin. Taldeak dio gogor arituko direla alde hori murrizteko.
Aldiz, 14 urtez azpiko neska-mutilek Iruñeko La Unica eta Gasteizko Gaztediren bi talde jasoko dituzte etxean. Lau taldeen arteko sei partida jokatuko dira, beraz, eta Gipuzkoako txapelketa prestatzeko baliogarria izango zaie.
Txingudi Touch taldeak Logroñora joango da Rioja RC taldearekin lagunarteko partida bat jokatzera, 12:30ean. Errioxarren taldea berria da eta indarrak neurtzeko baliatuko dute.