'Humanitarearen une gorenak' liburua aurkeztuko dute
Literaturaren inguruan hausnartzen duen saiakera da. Aritz Galarraga idazlea eta Gorka Bereziartua editorea izango dira bertan.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/12/fjxyhaqxkaixcej-1.jpg)
Aritz Galarraga idazle hondarribiarrak urrian kaleratu zuen Humanitatearen une gorenak saiakera Irungo Alberdania argitaletxearekin. Datorren astean, Gorka Bereziartua editorearekin batera liburuaren aurkezpena egingo dute. Hitzordua hilaren 22an, Zuloaga Etxean, 19:00etan izango da. Liburuaren inguruan gehiago jakiteko irakurri Aritz Galarragari eginiko elkarrizketa.