Hondarribiko gazteluaren inguruko hitzaldia eta bisitak atzeratu egingo dira
Aurrerago jakinaraziko dituzte ‘Hondarribiko gaztelua: Erdi aroko gotorleku izatetik turismo paradore izatera’ hitzaldi eta bisiten hitzordu berriak.
Ostiralean (hilak 15) egitekoa zen ‘Hondarribiko gaztelua: Erdi aroko gotorleku izatetik turismo paradore izatera’ hitzaldia eta larunbatean (hilak 16) egitekoak ziren bisitak atzeratu egingo direla ohartarazi du Arma Plaza Fundazioak. Azaldu dutenez, Gonzalo Lopez Muñiz saioen gidaria aldi baterako bajan egongo da, eta, beraz, aurrerago emango dute hitzordu berrien berri.