Pista estaliko denboraldia hasi dute BATeko atletek
Iker Arozenak bere marka pertsonala hobetzea lortu eta Joaquin Alonsok ikaragarrizko estreinaldia izan zuen. Beteranoen asteburua ere izan da.
Joaquin Alonso aurreko asteburuan. Parte hartze libreko proba egin zen atzo Donostian eta era horretan pista estaliko denboraldi berria hasi da. BAT-eko atletak lehenengo hitzorduan izan ziren eta emaitza interesgarriak lortu zituzten. Klubak 2022 bezain positiboa izatea espero du 2023.urtea.
Joaquin Alonsok metro bateko hesien eta 60 metroko luzera duen lehen lasterketa egin zuen eta 08,48 segundoko marka egin zuen, gutxienekoa 08,50 segundokoa izanik. Etorkizuna duen atleta dela adierazi du BATek.
Taldearen aurpegi ezagunetakoa da Iker Arozena eta bere lehen lehia izan zen 60 metro lisoetan joan den igandekoa. 07,00 segundotatik jaistea lortu zuen eta 06,97 egin zuen eta bere marka pertsonalik hoberena egin du.
Luken Aizpuruak aurreko denboraldiko neurriari eutsi eta aurrera egin du. 06,16 metroko marka egin du bere lehenengo luzerako jauzi lasterketan. Ander Anglada ere bide horretan dabil eta 4 minutu egin zituen 1.500 metroko karreran.
Kalitatea erakusten segitzen du Elaia Tapiak eta 5 metro eta 22cm-ko jauzia egin zituen eta Espainian lehiatu nahi duela argi dagoela dio BATek. Jaurtiketetan Jare Garcia aritu zen eta 10,42 metro egin zituen.
Kategoria ezberdinetakoek hurrengo jardunaldia abenduaren 18an dute.
Beteranoak
Valentziako maratoi erdian parte hartu zuten BATeko bi beteranoak, Jose Gomez de Arribak eta Javier Garcia Arnedok. Biek ala biek helburu ezberdinak zituzten baina bat egiten zuten beraien burua hobetu nahian.
Gomez de Arribak erbiari segitu zion 30. kilometrora arte, 1h 11:25-eko denborari segika. Haize minak erritmoa jaistea eragin zion baina kudeatzen, aguantatzen eta lasterketa amaitzen jakin zuela azaldu du Gomez de Arribak. Azkenean, 2h23:44-ko marka egin zuen. Garcia Arnedok ere maratoi erdi horretan parte hartu zuen eta bere marka hobetu zuen 2h 39:10-eko denborarekin.

