'Larreaundi Olentzero Tour', hilaren 22an
Bizilagun elkarteak eta Balaztak txirrinda martxa eta txokolatada antolatu dituzte San Tomas egunaren biharamunerako.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/12/olentzero-tour-larreaundi.jpg)
Larreaundi eta Olaberriako Bizilagun Elkarteak “Larreaundi Olentzero Tour” ekimena antolatu du datorren abenduaren 22rako (osteguna). Hala, Balazta elkartearekin elkarlanean, txirrinda martxa eta txokolatadaz gozatzeko aukera izango dute bizilagunek. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko dira, Balaztaren egoitzatik.
Bizilagun elkarteak dei egin die auzokide eta herritarrei ekimenean parte hartu eta arratsalde goxo bat pasatzera.