Xabier Iridoy, EAJ-PNV-ko Irungo alkategai
Hirugarren Irungo udal hauteskundeetara aurkeztuko da Xabier Iridoy Olaizola. Botoen %25,05a eskuratu zituen 2019an, bigarren bozkatuenak.
Irungo EAJ-PNV-k Xabier Iridoy Olaizola hautatu du alkategai datorren 2023ko udal hauteskundeetarako. Hala, hirugarren aldia litzateke kargu honetara aurkezten dena, hamaika urte eta erdi. Orain arte, EAJ-ren bozeramailea izan da udalean eta horietako hiru urte Hiriginza Etxebezitzako ordezkari gisa ere jardun zuen.
Uri Buru Batzarreko presidentea den Aitor Olaizolaren babesa jaso du Iridoyk eta “talde lanean sinisten duen pertsona” dela baieztatu du. “Entzuten dakien eta Irunerako onena nahi duen pertsona da.” Irun “pasioz” bizi duela.
2015 eta 2019-eko hauteskundeak
Zinegotzi kargua 2011n hartu zuen eta Irungo alkategai 2015ean aurkeztu zen lehen aldiz. Orduan, 5 eserleku lortu zituzten jeltzaleek, 5.133 (%18,48) botorekin. Hauteskunde horietan Jose Antonio Santano izendatu zuten alkate, 9.405 ( %33,86) boto lortu zituen bere laugarren agintaldia hasiz.
Si Se Puede Iruni (Podemos eta Ezker Anitzak osatu zuten koalizioak) 5 aulki egokitu zitzaizkion, 5.137 botorekin orotara, %18,49 eskuratuz. EH Bilduri 3.491 herritarrek eman zioten bozka eta 5 ordezkaritza izan zituen. PP 2 zinegotzirekin geratu zen, 5 zituenean.
2019an EAJ-k boto gehiago eskuratu zituen aurreko hauteskundeekin alderatuta, 1940 gehiago hain zuzen eta udal hauteskunde horietako bigarren bozkatuena izatera iritsi zen. Guztira, 7073 (%25,05) boto jaso zituen, 7 zinegotzi egon ziren agintaldi horretan.
Dena den, 10.172 botoekin, bosgarren agintaldia eskuratu zuen 2019an Santanok. EH Bilduk, 3.939 (13,95%) jaso zituen eta Podemos-Ahal Duguk,, 4.391 (%15,55).