Ordutegi bereziak hurrengo astean, udal zerbitzuetan
Abenduaren 6a eta 8a jai egun ofizialak dira Espainiako egutegiaren arabera eta ondorioz udalak zerbitzu batzuk itxi eta beste batzuk murriztuko ditu.
Hurrengo asteko hilaren 6 eta 8a batzuentzat ez da lan eguna eta beraz horrek eragina izango du udal zerbitzu batzuetan, ordutegiari dagokionez.
HAZ Bulegoa:
- Asteartea 6 eta osteguna 8, itxita.
- Astelehena 5 eta ostirala 9: 08:30etatik 14:00etara irekita. Arratsaldeetan itxita.
- Asteazkena 7, ohiko ordutegia: 08:30-14:00 eta 16:00-19:00.
- Larunbata 10, ohiko ordutegia: 09:30-13:00.
010 telefonoa:
Ohiko martxan eskainiko dute zerbitzua, baina hilaren 6 eta 8an ez dute deirik erantzungo. Beraz, astelehen, asteazken eta ostiralean, 08:00etatik 19:00etara hots egiteko aukera izango da eta larunbatean, 08:30etatik 13:30etara.
Kiroldegiak:
Konstituzioaren eta Inmakuladaren indarrak ez ditu kirol zerbitzuen atakak itxiko, bai, aldiz, murriztuko. Horrek esan nahi du astearte eta ostegunean goizez bakarrik ahalko dela kirola praktikatzera bertaratu, 09:00etatik 14:00etara hain zuzen.
CBA Liburutegia:
Liburuak eskatzeko eta kultura praktikatzeko itxoin egin beharko da astearte eta ostegunean, ez baita zabalik egongo. Abenduaren 7an ikasgela bakarrik irekiko dute, 09:00etatik 13:00etara, eta 15:00etatik 20:00etara. Datorren asteko gainontzeko egunetan betiko ordutegiari eutsiko diote.