Hastear da Euskara Eguna Larreaundin
Biharko egitarau potoloa antolatu du Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak. Eguzkitzako jolastokian sortuko dute giroa.
Euskararen Egunerako indar guztiak batu ditu Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak eta egitarau interesgarria osatu dute. Aipatu beharra dago, atzo, Pello Añorga ipuin kontalaria izan zela auzo elkartean eta jende andana bertaratu zela.
Abenduak 3
Biharko egunaren goizeko protagonistak Eguzkitza BHI-ko ikasleak izango dira. Haien ikasbidairako dirua bildu nahi dute eta horretarako euskarazko materialen bigarren eskuko azoka antolatu dute, Farmaziaren ondoko plazan, 11:30ean.
Arratsaldeko kontuak 16:30ean hasiko dira, Eguzkitza LH-ko jolastokian.
- 16:30. Bingoa egingo dute. Boligrafoak eramateko deia egin dute.
- 17:30. Gurutzegrama txapelketa.
- 17:30. Haur jolas parte hartzaileak.
- 19:00. Euskarak saria du! dinamikaren zozketa.
- 19:30. Poteo musikatua.