Eguberrietako argien lehen dizdira
Gaur arratsaldean piztuko dituzte eguberrietako argiak. Hala ere, energia aurrezteko ekimenari atxikiz, gauez itzali egingo dituzte.
Eguzkia sartzerakoan dizdira berezi bat somatuko da herrian, eguberrietako argiak piztuko dituzte. Horiek baina, ez dira egun osoz piztuta mantenduko, hala eman du aditzera Maria Serrano udal ordezkariak.
Udalak, energia aurrezteko egiten ari diren ekimenekin bat egin argiak astean zehar gaueko 23:00etan itzaliko dituzte. Asteburuetan, berriz, 00:00etan. Dena dela, hiru egun zehatzetan: Eguberri egunean, Urte Zahar egunean eta Errege bezperan, gau osoan izango dira piztuta. Izan ere egun horietan jende ugari ibiltzen da kalean, eta egunak berezi egiteko baliatzeaz gain, segurtasun gehigarri gisa ere piztutko dituzte: “Argiek segurtasun gehiago eskaintzen dute”.