Giza Eskubideen Astea, abenduaren 2tik 16ra
Abenduaren 10a da egun nagusia, giza eskubideen gaineko foroa egingo baita. Aurreiritziak, haurren edota saharar emakumeen eskubideak izango dira hizketagai.
Giza Eskubideen Astea antolatu du Irungo Udalak eta horren berri emateko agerraldia egin du Rebeca Gonzalez Balioetako ordezkariak. Abenduaren 2tik 16ra izango da, Amaia KZ, Palmera Montero Gunea
Asmoa dute aste honekin herritarren jarrerarekin eta ekintzekin, gizarte justuago, jasangarriago, berdinago eta solidarioago bat sortzea. Gizartea etengabe aldatzen ari dela dio Gonzalezek, “Dibertsitatearekin, berdintasunarekin edo ingurumenarekin” lotutakoetan batez ere eta horiek eragin zuzena” dutela gizartean uste du.
Programazioa
Abenduak 2, ostirala. Amaia KZ.
- 19:00-20:00. Hasierako ekitaldia. Giza Eskubideen Astearen aurkezpen publikoa, hiriko herritarren eta erakunde sozialen aurrean.
Abenduak 3, larunbata. Palmera Montero Gunea.
Topaketa: Desgaitasuna eta inklusioa giza eskubideen esparruan. Matiz elkarteak ekitaldia aurkeztu eta testuingurua markatuko du.
- 10:00. Mahai ingurua: Aurreiritziak, inklusiorako oztopo.
- Maria Llucia, Aurreratu Elkartea, Hezkuntza Behar Bereziak dituzten Haur eta Gazteen Senideen Elkarte Bidasoarra; Susana López, Gautena, Autismoaren Gipuzkoako Elkartea; Ainhoa Fiz, Atzegi, Desgaitasun Intelektuala duten Pertsonen aldeko Gipuzkoako Elkartea.
- 12:15 – 12:30. Kafe-atsedenaldia.
- 12:30 – 14:00. Mahai-ingurua: Desgaitasuna giza eskubideen alorreko kontu gisa ulertzearen ondorioak: aukerak eta erronkak.
- Juncal Cepeda, Elkartu elkartea, Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Gipuzkoako Koordinadora; Euskal Gorrak, Gorren Elkarteen Euskal Federazioa (hizlaria zehazteke); Aitor Garciarena eta José Luis Madrazo, Aspace, Garun Paralisiaren Elkartea.
- 14:00. Itxiera eta ondorioak.
Abenduak 7, asteazkena. Amaia KZ.
- 18:00. Zineforuma: Protagonista handienak.
- Wilson film laburra. Pau Rodilla eta David Gaspar zuzendariekin.
- Matrioskas. Las niñas de la guerra film luzea. Helena Bengoetxea zuzendaria bertan izango da eta solasaldia eskainiko du Pau Rodillarekin batera.
Abenduak 9, ostirala. Martindozenea.
- 17:30 – 20:30. 12 eta 17 urte artekoentzat tailerrak: Antirumours Hall Escape eta Diversity Hall Escape.
Abenduak 10, larunbata. FICOBA.
Giza Eskubideei buruzko Foroa: Tokiko eragileen rola giza eskubideak defendatzen eta sustatzen.
Goiza. 12:30 – 14:00.
-
Behar Bidasoa GGKEko Agustín Ugarteren aurkezpena eta ibilbidea.
- Esparru-ponentzia: Javier Urra, psikologiako doktorea eta Recurra-Ginsoko zuzendari klinikoa. Eskubideen urraketak haurtzaroan.
14:00 – 15:00. Hamaiketakoa, Iñigo Lavadoren eskutik.
Arratsaldea. 15:00 – 18:00
-
Irun, haurrekin adiskidetsua den hiria. Elsa Fuentes, Unicefen zuzendaria Euskadin.
-
Emakumeen eskubideak ere giza eskubideak dira. Cristina Ubani, berdintasuneko, garapenerako laguntzako eta kiroleko proiektuen kudeaketako aditua.
- Zurrumurruen aurkako estrategia giza eskubideak sustatzeko tresna gisa.
- Xabier Aierdi, Zas! Zurrumurruen Aurkako Sarearen idazkaria.
- Helena Ruiz de Azua Oyaregui, Zaporeak elkarteko komunikazio eta sentsibilizazio arduraduna.
- Nahia Díaz de Corcuera, Gurutze Gorriko asiloko, arreta humanitarioko eta etorkinen aferetako arduraduna Euskadin. Migrazioa giza eskubideen ikuspegitik.
- Irun, harrera hiria. Ion Aranguren, Irungo Harrera Sareko kidea.
- Clown erako ondorioak, Virginia Imazen eskutik.
Abenduak 14, asteazkena. Oiasso Museoa.
- 18:00 – 20:00. Solasaldia: Maskulinitate alternatiboei buruz hizketan.
- Txema Olleta, AHIGE, Genero Berdintasunaren aldeko Gizonen Elkartea; Gorka Vega, Tolosako Berdintasunaren aldeko Gizonak. Moderatzaile lanetan, Oskar Aranda, Lasarteko emakumearen zentroko teknikaria.
Abenduak 15, osteguna. Palmera Montero eta Lapitzeko haurtxokoa.
- 17:00 – 19:00. Haurrentzako tailerrak: Haurren eskubideak.
Abenduak 16, ostirala. Amaia KZ.
- 19:00. Amaiera gala. Giza eskubideen aldeko musika eta dantza ikuskizunekin amaituko dira jardunaldiak. Irungo Gazte Abesbatza, IGA igoko da oholtzara, besteak beste. Aurkezlea Xabi Perez izango da.
Erakusketa.
Abenduaren 5etik 17ra. Palmera Monteroko erakusketa gela.
Saharar emakumeak beren eskubideen alde borrokan, Munduz Mundu GGKEaren eskutik.