Euskara nagusi, Oiasso Museoak osatutako egitarauan
Abenduaren 1etik 4ra, hitzaldi zikloa, euskaltegientzako material didaktikoaren aurkezpena edota bakarrizketa ezohiko bat dira proposamenak.
Euskaraldia eta Euskararen Nazioarteko Eguna presente izango dira Oiasso Museoan, abenduaren 1etik 4ra. Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu die egitaraua osatzen.
Abenduak 1, osteguna:
- 19:00. Kontaiguzu dakizuna! hitzaldi zikloa. 20 minutu bakoitzak.
- Forau de la Tuta (Artieda) aztarnategi arkeologikoa izango du hizpide Juanma Aramendik.
- Arraunlarien mundua gai gisa jorratuko du Iñigo Osak.
Abenduak 2, ostirala:
- 12:00. Nik ere ezagutzen dut Oiasso Museoa egitasmoaren aurkezpena. Material didaktikoa prestatu dute euskaltegientzat, erromatar hiria ezagutzeko euskaraz praktikatuz.
Euskararen Eguna. Abenduak 3, larunbata:
- 18:00. Bakarrizketa. Jolastu nahi? Zertara jolasten zuten Oiassoko neska-mutilek duela 2.000 urte?. Nerea Arriolaren eskutik, Aizpea Goenagaren testuarekin.
- Jarraian, bakarrizketan jorratutakoari buruz solasaldia Adur Intxaurrandieta Historia doktorearekin.
Abenduak 4, igandea:
- 11:00. Bisita berezia eta doakoa Irugurutzetara, baina museotik abiatuko dira. Izena eman behar da 943 63 93 53 telefonora deituta.