Bihar, harrera trinketeko munduko txapeldunordeei
Udaletxean egingo den ekitaldia 18:30ean hasiko da, eta Pilotako Munduko Txapelketan txapeldunorde izan diren Ander Montserrat, Unai Sagarzazu eta Sebas Martinez jokalariak omenduko dituzte.
Bihar, asteartea, hilak 29, 18:30ean, harrera egingo zaie Irungo udaletxeko areto nagusian Pilotako Munduko Txapelketan trinketeko txapeldunorde izan berri diren Ander Montserrat, Unai Sagarzazu eta Sebas Martinez trinkete jokalariei. Horrez gain, Gorka Pablos eta Aritz Larrarte taldekideen lana ere aitortuko da biharko ekitaldian.