Whitmanen mundua ezagutzeko gonbita luzatu dute
'Belar hostoak I & II' diskoa kaleratu berri dute Jon Gurrutxagak, Antxon Sarasuak, Andoni Etxebestek, Dani Venegasek eta Urbil Artolak. Txomin Artolak euskaratutako Walt Whitmanen testuetan oinarritutako diskoa da.
Walt Whitmanen testuekin 1978an argitaratu zuen Txomin Artolak Belar hostoak (Leaves Of Grass) diskoa. Bilboko Loraldia Festibalean, Jon Gurrutxagak, Antxon Sarasuak, Andoni Etxebestek, Amaia Lasak, Dani Venegasek eta Urbil Artola hondarribiarrak osatutako taldeak, disko horren reinterpretazioa egin zuen. Orain, ordea, disko berria kaleratu du boskoteak. Azaroaren 24an izan zen hori, Elkar argitaletxearen eskutik. Diskoak bi argitalpen biltzen ditu: Batetik, Txominek 1978an argitaratutako disko erremasterizatua, eta bestetik, moldaketa berriekin osaturiko argitalpena.
Diskoa aurkezteko lau emanaldi eskainiko dituzte. Horietako bat, gainera, Hondarribian izango da abenduaren 16an, Itsas Etxea Auditoriumean. Emanaldi bereziak izango dira, izan ere, Loraldian egin bezala, abestien artean, Amaia Lasa poetisak Whitmanen filosofia eta poesiari aipuak egingo dizkio.
Emanaldi guztiak honakoak izango dira:
Abenduaren 15ean Iruñean, Planetarioan 19:30ean.
Abenduaren 16an Hondarribian, Itsas Etxea Auditoriumean 20:00etan.
Abenduaren 27an Getarian, Iturzaeta aretoan 19:30ean
Abenduaren 29an Elgoibarren Aita Agirre Kulturgunean 12:30ean.