Ama Xantalen karrika, irekita
Berriz ere pasa daitezke autobusak Alde Zaharreko karrika honetatik.
Pasa den aste osoa itxita egon da Ama Xantalen karrika, berriritartzeko azken fasea egiten aritu direlako. Hortaz, autobusek ere ezin izan dute pasa eta Urdanibia plazako geltokia kendu egin dute.
Gaur udalak jakinarazi du kalea berriz irekita dagoela autobusentzat eta E 25 autobus lineak berriro eutsi diola ohiko ibilbideari.