[Galeria] Azken hiru denboraldietan lortutako banderak bedeinkatu dituzte
2020an lortutako hogei, 2021eko hamabiak, eta aurtengo hogeita seiak bedeinkatu dituzte Jasokundearen eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Parrokian.
Pandemiak azken bi urteetakoa bertan behera utzi ondoren, aurten bai, azken hiru denboraldietan lortutako banderak bedeinkatu ditu Hondarribia Arraun Elkarteak. 2020, 2021 eta 2022 denboraldietan irabazitako banderak bedeinkatzeko ospakizuna egin dute klubeko arraunlari, zuzendaritzako kide eta Arrantzaleen Kofradiako kideek. Ohiturekin jarraituz, elkartetik abiatu dira banderekin, Kale Nagusirantz. Jasokundearen eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Parrokiak jaso du bedeinkapen ekitaldia.
Orotara, 50 bandera bedeinkatuko dituzte: 2020an lortutako hogei, 2021eko hamabiak, eta aurtengo hogeita seiak.
Mezaren ondoren, partaideek eta senideek bazkaria egin dute Sutan jatetxean, eta bukatzean, arraun elkarteak Urrezko intsignia eskaini die Estibaliz Gezala eta Julen Castrillo arraunlariei.