"Emakumeok libre gara nahi duguna egiteko, nahi dugun bezala janzteko, nahi duguna izateko"
Hondarribiko Emeki emakume taldeak elkarretaratzea egin zuen atzo Martxoak 8 plazan, Irungo mobilizazioetara abiatu aurretik. Salatu zuten "indarkeria matxista gizartean inoiz baino presenteago dagoela, gizartetik jasotzen diren ereduak ez baitira egokiak".
Hondarribiko Emeki emakume taldeak elkarretaratzea egin zuen atzo Martxoak 8 plazan, Irungo mobilizazioetara abiatu aurretik. Bertan salatu zutenez, “indarkeria matxista gizartean inoiz baino presenteago dago, gizartetik jasotzen diren ereduak ez baitira egokiak”. Ustez, emakumeek eskubideak lortu dituztela erantsi zuten, baina tamalez, esparru publikoak “espazio arriskutsu” bihurtzen ari direla diote, “pertsona bezala ere ez gaituztelako kontuan hartzen”.
“Emakumeok libre gara nahi duguna egiteko, nahi dugun bezala janzteko, nahi duguna izateko, eta gizonezkoek ez dute eskubiderik askatasun hori lapurtzeko”, erantsi zuten.