PSE-EEk kezka adierazi du 2023ko aurrekontuen proposamenagatik
2023rako sozialistek udal gobernuari inflazioak eragindako ziurgabetasuna ez aintzatestea leporatu diote. 55 zuzenketa egin dituzte.
PSE-EEren udal taldeak kezka adierazi du EAJren udal gobernuak 2023ko udal aurrekontuetarako egindako proposamenarekin. Izan ere, Iosu Alvarez bozeramailearen arabera aurrekontuok “ez dituzte gaur egun bizi dugun ezjakintasun egoera aintzatesten”. Hortik abiatuta, zuzenketa desberdinak egin dizkiete sozialistek jeltzaleei.
Haien iritziz, Covid 19aren pandemiaren, Ukrainiako gerraren eta energia baliabideen krisiaren ondorioetan jarri behar da arreta. Izan ere, koiuntura ekonomikoa inflazioak baldintzatu duenez, udal politikek “gertukoak” behar dutela izan azpimarratu dute. Horregatik egin dizkiote gobernuaren proposamenari 55 zuzenketa partzial, orotara 4.400.292 euro birkokatuz.