Madrilgo Kenpo Kai Txapelketan emaitza bikainak lortu dituzte bidasoarrek
Hamalau domina lortu zituzten Washiken Kenpo Kai taldeko kideek. Madril, Galizia, Nafarroa eta Nafarroako kirolariak aritu ziren.
Joan den asteburuan lehiatu ziren Madrilen Kenpo Kaiko hainbat eta hainbat kirolari zein talde. Zehazki, Madril, Galizia, Gipuzkoa eta Nafarroako kirolariek hartu zuten parte. Artean, Bidasoko Washiken Kenpo Kai taldeko ordezkariak bertaratu ziren txapelketara. Kiroleko bost modalitatetan (kobudo, kata, borroka, kontaktu osoko boroka eta talde borroka) aritu ziren ordezkari bidasoarrak.
Emaitza paregabeak lortu zituzten, hamalau domina tarteko, jarraian ageri den moduan:
- Ane Amunarriz hondarribiarra: txapeldun Kobudo modalitatean, eta hirugarren kata, borroka, eta talde-borrokan.
- Ekhi Lekuona hondarribiarra: txapeldun borroka eta katan, eta bigarren kobudon.
- Maiana Lekuona hondarribiarra: txapeldun kata modalitatean.
- Maitane Ostolaza hondarribiarra: hirugarren talde borrokan.
- Eneko Lekuona hondarribiarra: bigarren borrokan eta hirugarren katan.
- Alain Isasa irundarra: hirugarren kontaktu osoko borrokan.
- Julen Lekuona hendaiarra: txapeldun katan eta hirugarren borrokan.