Abenduaren 2a, San Tomasen txosna jartzeko eskatzeko azken eguna
Interesa duten eragileek Udal Erregistro Elektronikoaren bidez egin behar dituzte izapidetzeak. Zozketa hilaren 7an izango da.
Aurtengo San Tomasen, abenduaren 21ean, Arrantzale auzoko plazan jarriko dituzte txosnak Hondarribiko elkarteek. Eskaera egiteko azken eguna, bada, abenduaren 2a (ostirala) izango da.
Interesdunek Udal Erregistro Elektronikoaren bitartez aurkeztuko dituzte beren eskaerak abenduaren 2aren aurretik. Ostera, zozketa abenduaren 7an egingo da, eguerdiko 13:30ean udaletxeko Areto Nagusian.