Gaur egingo dute "Hondarribia Sormen Hiriaren" II. Mahai ingurua
Hondarribiko artista eta sortzaileen egoeraz hausnartzea helburu, saioa 19:00etan hasiko da Kultur Etxean.
Gaur, asteazkena, Hondarribia Sormen Hiria egitasmoaren baitan II. mahai ingurua garatuko dute, Aiza Kultur Elkartearen eskutik. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Kultur Etxeko 103. gelan.
Elkarteak Hondarribiko artista, sortzaile eta kultu eragileei egin die dei, berauen egoeraren inguruan hausnartzea eta beharrak aztertzea baitu xede gaurko saioak. Hortik abiatuta, asmoa aurrera begirako urratsak zeintzuk izan daitezkeen hausnartzea da. Lehen mahai ingurua ekainean egin zuten.